XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Don Luis, premiña dot, eta bekaz eun erreal.

- Sei baiño euki ezta, nik nondik emonal?.

- Seirak betoz gaur, eta larogeta amalau Emoteko erea nozbait izango dau.

Bukatzeko, zillegi bekit OLERKlAK'en atarian azkenera diodana emen aldatzea.

Jaungoiko bakarrik diot an uts eziña.

Gizonok beintzat askotan jausten gara, arrian ez ba da, orbelen baten oztopo eginda.

Arrese'k be, olerkari punterengo izanik, nok esan akatsik ez dauala?.

Baditu bereak, eta ez bakarrik bere garaiko seme dalako: orrezaz gaiñera be ba-ditu kantu oso puztuak, orduko gaztelar taldekoak egin eroiezan antzera, ta gaur eztogu ori aintzat artzen.

Noizik bein zabartxo be agertzen da, neurria ez baitau ondo begiratzen.

Iñoiz Duvoisin jaunak au bota eutsan: Hartzen denean zorziko bat, 10 eta 8'ko kopla, guzietan bardin egon behar, ez aldi batez hola ta bertzean 11 edo 12, eta zortzi behar denean 9 silaba.

Poesia ta musika bi ahizpa dira, urhats batean behar direnak ibili.

Esaera ta itz joskeretan ba-ditu oindiño beste uts batzuk be, ta oneik be ordukoak: zeren, noren, nun ta abar, gure idazle zarrak lez darabiltz.

Onelako erderakadaren batzuk kendu ezkero, artez ta egoki egiñak dira Arrese'ren olerkiak.

Argi ta bero azaltzen ditu gaiak, sakon ta zaintsu, jakitun baten antzera sarri; artutako ariari dagokionez, bizkor orain, arnas aundiko geroago.

Aditza ondo dazau; itzak modu askotara eratzen ditu.

Euskaldun zintzo: ederrak eder ta akatsak akats, emen daukazu liburu bizi, mamintsu mamitsu, bete-betea; emen daukazu euskera nun ikasi, dan lez jori, errez, gozo; emen daukazu, azkenik, biotza nun berotu.

Goikoak nai dau euskerak burua jasotea.

Gurari orrek bizkortuta gogotik diardugu askok eta askok bere, alde.

Zuek ez dozu ezer egingo?.

Euskera, gure asaben izkuntza; berau dogu, arein ekandu garbiai iraun-erazteko, biderik onena.